Hernaniko Elektrokimikak produktu kritikoen hornidura bermatzen du COVID-19 hedatzea ekiditeko

Hernaniko Elektrokimika-k pertsonen osasunarekin eta segurtasunarekiko erabateko konpromisoa adierazi nahi du, honako produktuen fabrikatzaile gisa:

  • Kloro
  • Hipoklorito sodikoa
  • ATCC
  • Hidroxido sodikoa
  • Azido klorhidrikoa

Desinfektaziorako beharrezkoak diren produktu biozida hauek, oro har, bereziki erabilgarriak dira COVID 19ren hedapenaren aurka borrokatzeko, eta edateko uraren hornidura-katearen segida bermatzeko. 

Zentzu horretan, bere bezeroei aipatutako gaien hornidura bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzen ari da, eta agintarien esanetara jarri da produktuen eskuragarritasuna ziurtatzeko.

Hernaniko Elektrokimika-k negozioaren jarraitutasunerako plan bat ezarri du. Plan honek, besteak beste, neurri hauek jasotzen ditu:

  • Langileen osasuna bermatzera zuzendutako barne protokoloak.
  • Instalazioetara sartzen diren garraiatzaileentzako eta kanpoko langileentzako neurri espezifikoak.
  • Lehengaien eta bestelako baliabideen hornikuntzaren kontrola, ekoizpenak etenik izan ez dezan.
  • Logistikako bazkideekin koordinazioa hornidura bermatzeko.

Hernaniko Elektrokimika-k jarraipen batzorde bat eratu du, agintariekin koordinatuta hartutako neurrien egokitasuna etengabe ebaluatzen duena, hala badagokio, egoeraren bilakaerak zehazten dituen eskakizunetara egokitzeko.