Kalitate, Elikagai Segurtasun, Ingurumen eta Energia Politika

ELECTROQUÍMICA DE HERNANI, S.A.-k (EHER) kloroaren eta kloratoaren mintz-elektrolisiaren bidez lortutako produktu kimikoen fabrikazio eta banaketan lan egiten du: kloroa, sodio hidroxidoa edo sosa kaustikoa, hidrogenoa, azido klorhidrikoa, sodio hipokloritoa, azido trikloroisozianurikoa (TCCA) eta sodio kloratoa.

EHERen helburua gizartearen ongizatea bultzatzen duten sektoreei ingurumen-inpaktu txikiko eta jasangarritasunari lotutako lehengaiak hornitzea da. Helburu hori betetzeko, honako printzipio hauek hartzen dira kontuan:

  • Interesdunen baldintzak eta eurekin adostutako akordioak bete daitezen bermatzea.
  • Etengabeko hobekuntza sustatzeko Kalitate, Elikagai Segurtasun, Ingurumen eta Energia helburu neurgarriak ezartzea, helburu horiek aldian-aldian berrikustea eta horiek lortzeko ekintzak bultzatzea.
  • Helburuak, ez-betetzeak, bezeroen erreklamazioak, auditoreen emaitzak eta bestelako informazio iturriak aztertzea, sistema integratuaren indarguneak eta ahulguneak identifikatu eta arriskuak zein aukerak kudeatzeko ekintzak garatzeko.
  • Langile guztiei beren jarduera modu egoki eta seguruan garatzeko beharrezkoa den prestakuntza maila bermatzea.
  • Kalitate, Elikagai Segurtasun, Ingurumen eta Energia Sistema ezarri eta garatzearen garrantziaz langile propioak, azpikontratatuak eta hornitzaileak motibatu eta kontzientziatzea erakundearen helburuak betetzeko.
  • Barne eta kanpo komunikazioa erraztea interesdunekin harreman zuzena izateko.
  • Aplikagarriak diren legeak betetzeko beharrezko baliabide eta bitartekoak jartzea.
  • Etengabeko hobekuntzaren bidez ekoizpen prozesu osoa modu eraginkorrean kudeatu eta kontrolatzea lehengaia EHERera iritsi eta produktua bezeroari modu seguruan entregatu arte, Kalitatea, Elikagai Segurtasun, Ingurumena eta baliabide energetikoen eraginkortasuna bermatzeko.
  • Ingurumena babestea, kutsaduraren prebentzioa bermatzea eta ingurumen-emaitzak hobetzeko konpromisoa hartzea.
  • Energia erabileran praktika onak sustatzea langile propioak, azpikontratatuak eta hornitzaileak kontzientziatu eta sentsibilizatzeko.
  • Energia-emaitzak hobetzeko produktu eta zerbitzuak eskuratu eta diseinatzea.
  • Energia berriztagarrien erabilera sustatzea eta negutegi-efektuko gasen (GEI) isuriak gutxituko dituzten teknologia eta praktikak ezartzea.
  • Uraren erabilera eraginkortasunez kudeatzea, kontsumoa murriztea eta, ahal denean, gure prozesu industrialetan berrerabilera sustatzea.
  • Gure operazioetan sortutako isuriak gutxitu eta kontrolatzea praktika eta teknologia jasangarriak ezarriz, ingurumenari duten eragina murrizteko eta araudi aplikagarria betetzeko.
  • Isuri atmosferikoak kontrolatzea, ingurumen-araudiak betetzea eta etengabeko hobekuntza bermatzea.
  • Ontzi eta hondakinen murrizketa, berrerabilera eta birziklapena sustatzea gure operazioetan ekonomia zirkularra bultzatuz.

Kalitate, Elikagai Segurtasun, Ingurumen eta Energia Politika eskuragarri egongo da, interesdunei komunikatuko zaie dagokion kasuetan eta dokumentu gisa berrikusi eta mantenduko da.